Azkonarra (Meles meles)
Azkona

Erreinua: Animalia (Animaliak)
Filuma: Chordata (Kordatuak)
Subfiluma: Vertebrata (Ornodunak)
Klasea: Mammalia (Ugaztunak)
Subklasea: Theria (Terioak)
Infraklasea: Eutheria (Euterioak)
Ordena: Carnivora (Karniboroak)
Subordena: Caniformia
Familia: Mustelidae (Mustelidoak)
Subfamilia: Melinae
Generoa: Meles
Espeziea: Meles meles

Luzera:
75 - 105 cm artean
Pisua:
10 - 16 kg artean

    Karniboro orojale honen ohiturak oso interesgarriak dira. Mustelido handia da eta txakur baten tamaina dauka. Lur azpian bizi da beste azkonar batzuekin batera. Arto sailetan triskantzak egiteagatik eta gizakiok bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan ditugulako oso bizimodu latza eman diogu.

GAZ: Tejón

Ezaugarriak

    Oso animalia sendoa da eta trakets itxura ematen du. Buru zuria dauka eta albo bietan, begiak hartuta, bi zerrenda beltz. Begi txikiek, behar bada, adierazten dute ikusmena ez daukala oso ona. Belarriak txikiak baditu ere, oso entzumen fina dauka eta usaimena ere ez da bat ere txarra. Sudur zuloak ixtea dauka eta horrela, gordelekuak zulatzen duenean ez zaio lurra sartzen, gero putz egiten du bideak garbitzeko. Ilea grisa eta oso latza da, gainera bizkarreko ilea tentetzea dauka behar izanez gero. Hanka motzen bukaeran, hatzaparretan, azkazal gogorrak ditu. Azkazal hauekin galeria askoko gordelekuak zulatzen ditu bizitzeko.

    Oso azal lodia dauka eta 38 hortz. Hanketan, behatz artean guruinak ditu, horrela, azkazalak arboletako enborretan garbitzen dituenean, bere usaina lagatzen du. Modu horretan bere lurraldea markatzen du. Erdiplantigradoak dira eta ibiltzean azkazalak markatzen ditu. Beti leku berberetik pasatzen da, oso bide nabarmenak utzita. Leku batean ez badu janik topatu ez da gehiagotan bueltatzen. Buztana txikia dauka (18 bat cm-koa). Normalean hostozabaleko basoetan bizi da baina sasiartean ere bizi daiteke. 2.000 metroko altuera arte topa dezakegu.

ING: Badger

    Mustelido hau 12 bat laguneko taldean bizi da. Ar-eme zaharrenak izaten dira taldeko nagusiak eta kumeak egiten dituztenak. Hots pila bat egiten eta ezagutzen dute. Horrez gainera, usainarengatik taldekideak ezagutzeko gauza dira. Ahalmen hori dela eta kanpoko bat euren lurraldea sartuz gero borrokatzen dute arrotza alde egin arte. Beste maila batean, kaka egiteko unean zuloak egiten dituzte eta han sartzen dute gorotza, naiz eta estali ez. Uzki inguruan guruin batzuk dituzte eta etsairen bat azalduz gero jaurti diezaiokete jariakina uxatzeko.

    Denetarik jaten du karniboro honek: susterrak, fruituak, eztia, zizareak, igelak, arrautzak, txoriak, untxitxoak... Gauez ateratzen dira bakarrik jan bila bere lurraldearen barruan. Bere taldeko baten bat topatuz gero ez da ezer pasatzen baina beste talde batekoa bada kurrinka egiten du, ileak tentetu, eta kanpokoari haginka egiten dio joan arte. Bere lurraldearen mugan topatuz gero, bakoitza bere lurraldera joaten da.

Ugalketa

    Azkonar arrak emea edozein urte garaitan estaltzen du. Hasi baino lehen arrak laztandu eta urruma egiten dio emeari, gero, txakurrak bezala gainean jartzen zaio eta koska egiten dio lepo aldean, horrela egoten dira 2-90 minututan, denbora horren arabera izaten da estaltzearen arrakasta. Obulua ez da ezartzen, hala ere, negura arte. Gero, 65 bat egunen buruan (martxo-maiatzean) 2-5 kume jaiotzen dira, itsu, ile zuria eta suabea daukate. Lau edo bost aste pasatuta, begiak irekitzen dituzte, 9-10 asteekin kanpora ateratzen dira eta 12 asterekin esnea hartzeari uzten diote. Emeak sexu heldutasuna daukate 14 bat hilabeterekin eta arrek 2 urterekin. Kumeetako batzuk taldean geratzen dira eta beste batzuek alde egiten dute beste leku batzuetara.

FR: Blaireau

    Euren gordelekuak 2-20 sarrera dauzka, eta oso ondo aireztatuta egoten da. Barruan gela bat daukate kumeekin egoteko eta eme batek baino gehiagok kumeak izan baditu, leku desberdinetan egoten dira. Barruan ez dute ez janik ez zaborrik izaten.

AL: Dächs

Euskal Herrian

    Nekazaritza-lurrak gero eta utziago daudenez, azkonarra Euskal Herrian gero eta ugariagoa da. Hala ere, ez dago oso zabalduta. Euren etsairik handienak autoak dira eta errepide azpiko pasabideek, egiten direnean, mesede izugarria egiten diete. Dena dela baserritarren amorruak jasan behar dituzte, noizbehinka baratzetan sartu eta sekulako triskantzak egiten dituztelako.

    Euskal Herri osoan zabalduta dago eta Bernako hitzarmeneko, III. atalean babestuta dago.

Lepahoria
Lepazuria
Ipurtatsa
Erbinude zuria
Erbinudea
Basurdea
Izurde handia
Arrano beltza
Euskal mitologia
Euskal kantutegia
Matematika

Bilatzaileak: Aurki; Jalgi; Google; Yahoo

Euskal kultura: Berria; Argia; Aldaketa16; EITB; Sustatu; Buber's basque page; Euskaltzaindia; Elhuyar; UZEI; EIZIE; EIE; Bertsozale elkartea; UEU; EHU; Eusko ikaskuntza; Euskomedia; Euskararen ataria

Euskarazko softwarea: Euskarazko software katalogoa; Euskarazko softwarea

1