Artibai nesken futbol taldearen sorrera 1994an izan zen. Taldea sortzeko ekimena
Aitor Olabarriaren "Txasio"-ren eskutik sortu zen eta lehenengo entrenamenduak
Xemeingo futbol zelaian egiten ziren. Entrenatzaileak Aitor Olabarria eta Iban
Barinagarrementeria izan ziren garai hartan. Hasieran hainbat neskak parte hartu
zuten nahiz eta gerora batzuk utzi. Urtea bukatzear zegoela lehenengo partidua
jokatu zuten Karian, futbol zelaia jendez bete zen eta ikuskizun polita izan
zela aipatzen dute gehienek. Aurkariak Mutrikuko neskak izan ziren eta emaitza
9-2 izan zen, Artibaiko nesken alde.