1. Zer neurri hartuko dituzue Alde Zaharreko garbiketa hobetzeko?
  Lehenik eta behin, esan beharrekoa da, guztion lana dela Alde Zaharra garbi mantentzea, hau da, ahalik eta garbien mantendu ezkero guztion aldetik, gutxiago zikinduko dugu, eta gutxiago garbitu beharko da.
Errealitatea baina, beste bat da. Aste buruetan, arreta berezia jarri beharko zen Kalebarria eta Goienkale moduko kaleetan, hauek baitira gehien zikintzen ditugunak. Baten garbitzea nahikoa ez bada zikinkeria guztia kentzeko, birritan garbitu beharko da.
Paperontziak erabiltzeko daude! Tristea da esatea baina badago oraindik Durangoko kaleen izkinatan dauden objektu urdin horiek erabiltzen ez duenik. (agian hiru koloretakoak jarri…, birziklatzeko…)
Ondo egongo litzateke, gai honetan Udal Administrazioak, bitartekoak jartzea, hartuta ditugun ohitura txarrak, behingoz, heziketa kanpainekin aldatzeko.
Eta neurri zehatzak ere bai: ordutegi bereziekin zabor bilketa...
2. Zer egitea pentsatu duzue Alde Zaharrean txakur-txizarik eta txakur-gorotzik izan ez dadin asteburuetan?
  Garai batean baziren Durangon zerbitzu publikoak. Gaur egungo erabilera ohiturek, hala ere, komunak egon arren kalean txiza egitea dakarte, ez dugu uste komun faltagatik egiten denik.
Aurretik aipatu den bezala jendearen heziketa da oinarri-oinarrian duguna.

Txakurren ingurukoan, egin izan dira kanpaina egokiak. Baina kanpainen ostean tentsioa galdu egiten da. Presio bideak aurkitu behar dira gorotzak batu daitezen.

3. Zer egingo duzue karkabekin eta karkaben garbiketarekin?
  Karkabek sarbideak izatea ezinbestekoa da, Alde Zaharreko bizilagunen, eta bertan lan egiten dutenen garbitasun eta segurtasunagatik. Udal Administrazioak benetako konpromisoa hartu behar du, era logiko batean hau bermatzeko. Udalaren lehentasunetako bat izan daitekeenez, plan bat zehaztu eta epe zentzudun batean neurriak hartu beharko lirateke.
Nahiz eta askoren nahia izan karkabak irekitzea, ez dugu uste momentu honetan baldintza tekniko minimoak betetzen direnik irekiera aurrera eramateko. Hala ere, agerian utzi daitezkeen guneak izan daitezkeela iruditzen zaigu. Horrela espazio berriak irabaziko genituzkeen. Lehenik eta behin, karkabak erabilgarri bihurtu behar dira, konponketak egin, argia, txukundu…
Kontutan izan behar da, hala ere, sarrera horiek lortzeko jabetza pribatuak erabili beharko dira, noski
4. Zer neurri hartuko dituzue ostalaritzako ordenantza betearazteko, batez ere, ordutegiari eta zaratari dagokionez?
  Gai honetan, oso garrantzitsua da, hiru eskubideen arteko oreka mantentzea. Hau da, atsedenerako eskubidea, lan egiteko eskubidea eta hirugarrenez, horrela ulertzen badugu, aisialdirako eskubidea…
Arautegia onartzea ez zen erraza izan. Hortik aurrera establezimenduak egokitzeko epea zehaztu eta araua betearazi besterik ez dago. Zarata arauak betetzen ez dituztenak itxiarazi, edo epe neurtu batean konponduarazi
5. Ba al duzue asmorik Alde Zaharreko egoera islatuko duen zarata-mapa egiteko?
  Oso interesgarria izango litzateke eguneko ordu desberdinetan zarata neurtzea, errealitatea zein den ezagutu, eta egoera zuzentzeko bidean, neurriak hartzeko. Ahal bait arinen egin beharreko lana da, ez bakarrik mapa, baita horren ondorioz neurriak hartu
6. Zer neurri hartuko dira Alde Zaharrean labankadarik gerta ez dadin?
  Ez dakigu. Lotsagarria dena da, gertatu den bezala, durangar bar Alde Zaharrean labaindu, lurrera jausi, erreklamazio bat egin Udal Administrazioan eta honen erantzuna zapata desegokiak erabiltzeak eragindako istripua izan dela esatea.
Arazo honi irtenbidea aurkitzeko behin betiko soluzioak aztertu beharko dira eta egokiena aukeratu. Konponbidea teknikoa da, lurrean emateko sustantzia egokiak bilatu behar dira. Baina normala denez konpromiso politikoak eragingo du lan tekniko hori
7. Zer neurri hartuko dira asteburuetako bandalismoari -portaletako erakusleihoak eta landareak apurtzea- aurre egiteko? Ba al dago asmorik asegururen bat kontratatzeko kalte hauei aurre egiteko?
  Maila horretan ezin da neurri zehatzik hartu alde zaharrerako, beste edozein inguruko biztanleek ere eskubide bera izango lukete. Hortik aurrera lehenago ere aipatu ditugun ardura eta hezkuntza aipatu beharko dira, eta segurtasun protokolo egokiak lortzea.

8. Zer egingo da Posta Etxe zaharrarekin?
  Mugarrakook ahaleginean ari gara herrian ditugun zerbitzuei kokapen egokienak bilatzeko, eta elkarteei ere kokagunerik onenak. Eraikin ugari dugu, eta beharrizanak ere bai. Batzuk eta besteak gurutzatuta aurkitu behar dugu Posta Etxearen erabilera egokia.
Hori, noski, ez du udalak berak bakarrik egin behar, udala, elkarteak eta zerbitzu emoileak. Eta DAZek be zer esan handia izango luke, noski.

 
  ITZULI/VOLVER
 
   
1