BASAJAUN edo ANXO
Basoan bizi da. Oso indartsua da, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zaio ia gorputz osoa tapatzen.
Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen du nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi dizkio, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabili daitekeela...
Basotik oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza dakarrela. Abereak otsoetatik babesten ditu, eta aurre egiten die otsoei. Basajaun gertu dagoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten diote artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada.