|
AIREGAIZTO AKERBELTZ ARRUIT ATARRABI - AXULAR BASAJAUN - ANXO BEHIGORRI - ZEZENGORRI EATE EGUZKI eta ILARGI ETSAI GAIZKINE GAUARGI GAUEKO HERENSUGE INGUMA IRATXOAK - GORRITXIKIAK IRELTXUAK JENTILAK LAMIAK MAJU - SUGAAR - SUGOI MAMURRAK - GALTZAGORRIAK MARI MATEO TXISTU MIKELATS MIROKUTANA ODEI OLENTZERO ORTZI SORGINAK TARTALO - TORTO Hasiera |
|
|
Mari da gure irudirik behinena. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Maya, Ioana Gorri, Lezeko Andre, Aralarko Dama, Anbotoko Dama, Basoko Mari, Gaiztoa (Oñatin)... |
|
Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.
Dama elegantea eta ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian.
|
|
|
Badaki gaiztoak zigortzen eta zintzoak saritzen. Gezurra, lapurreta, harrokeria gaitzesten ditu; eta hitza bete, elkar onartu eta elkarri laguntzea eskatzen du. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie, eta zintzoei lurreko emaitzak ugaritzen, iturriko ur onak ematen. Mariturri dute izena halako iturri batzuek. |
Mariri beti hika egin behar zaio. Ezin da bere aurrean eseri, eta bere kobazulotik sartutako eran atera behar da.
Etxeetan sartu, eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen.
Mauma ere esaten zaio.
Bilatzaileak: Aurki; Jalgi; Google; Yahoo
Euskal kultura: Berria; Argia; Aldaketa16; EITB; Sustatu; Buber's basque page; Euskaltzaindia; Elhuyar; UZEI; EIZIE; EIE; Bertsozale elkartea; UEU; EHU; Eusko ikaskuntza; Euskomedia; Euskararen ataria
Euskarazko softwarea: Euskarazko software katalogoa; Euskarazko softwarea