Errebonbiloak, Elorrioko ohitura honen sorrera, Lepantoko gatazkan parte hartu eta gero bost elorriotar itzultzean, Errosarioko Ama Birjinaren prozesioarekin -urriko lehen igandean ospatzen denak topo egin, beronen ohorez bota zuten salbatan dago.Hori da herriko tradizioak diona behintzat. Ba dirudi gertaera honek, ba duela zerikusirik beste hainbat hiritan egiren diran defentsarako sortutako milizien alardeekin. Goizeko seiretatik hasita,herriko hamabost mutil(orain neskak ere onartzen dira), errebonbiloak,
sei deskarga botatzen dituzte hiriko beste hainbeste lekutan. Arratsaldean, errosarioa errezatu ondoren, prozesioan ateratzen dira Errosarioko Ama Birjinarekin. Salbak prozesioa joan ahala egiten dira; hau amaitzen denean, errebonbiloek aurreskua dantzatzen dute Plaza Nagusian.

Erreportaia, 1982 ko urriaren lehenengo igandean jon Roman.ek eginikoa da.

Goizeko seiretan biltzen dira mutilak herriko enparantzan. Eskupetak banatu eta herritik kalejiran doaz.
Salba baten truke gosaria ematen zieten Lejarazu tabernan.

<<<<<<<<<INDEX.........................................................................................AURRERA>>>>>>>>

e.mail

 

1