Ongi etorri !!!


IRURREk badauka lekutxo bat Interneten bi helbururekin, alde batetik mundu guztiak ezagutu dezan herri maitagarri hau esistitzen dela, eta bestetik hango bizipen mota guztiak eta gertaerak kontatzea: batzuentzat bizi osoa bertan eman dutelako, beste batzuentzat atseden lekua delako, askorentzat berraurkitze eta topaleku bilakatu delako edo sinpleki iragan lekua izan delako.

Eta dagoeneko ezagutzen dugunontzat elkargune eta erreferentzi puntu bat izan daitela Interneten.

IRURRE 40-50 biztanle duen nafartar herrixka bat da, " lugar " mailara heltzen delarik (biztanleriaren datua jaso den iturriaren arabera aldatzen denez, norbaitek datu zehatza eduki eskero webmasterrera bidali dezala hementxe sakatuz. Eskerrik asko). Girgillano Gainaren hegoekialdeko isurialdean kokatzen da, 42º 43' o N 1º 55' o W koordenadatan eta 560m altueran. Iruñeatik 42 km-tara eta Lizarratik 20-ra dago. Iparrorratzean sakatu Irurre aurkitzeko. (Pazientzia! Flash bat denez minutu batzuk behar ditu!).


 

 

 

 

 

Aurrez aurre Urbasa eta Andiako mendizerrak ikusi daitezke Irurretik. Baita ere Gesalatz ibarraren iparraldea eta Allotzeko urtegia. Hirigunean, Irurreko Markesaren jauregi zenaren hondarrak bereiztu daitezke eta aipatzekoa da, herriko sarrera bidean dagoen harrizko gurutze ederra.

Web orrialde hau ez da itxia, gure asmoa berari buruzko iradokizunak eta ekarpenak egiteko marko bat izatea delako (argazkiak, istorioak, atal berriak…). Gurekin harremanetan jartzeko bidali eiguzue e-mail bat.

Eskura daukazue ere bisita liburua, zuen iritziak eta iradokizunak plazaratzeko.

IRURRE WEB AZKEN UNEKOAK
(kursorea gainean jarri eskero, geldituko duzu)
Berrikuntzak BESTE ZENBAIT atalean berrikuntzak daude. PORRAZOren arauak eta jokatzeko erak prest daude deskargatzeko, saiatu jokatzen eta zeozer txarto badago edo zeozer faltatzen bada gurekin harremanetan jarri. E-mail; bestaldetik ATZEKO MAHAIGAINEAN jartzeko irudiak daude zure ordenagailua dekoratzeko. ARGAZKIAK atalean argazki berriak daude, arazo batzuk konpondu dira eta IRURREKO bista panoramikoak sartu dugu eta sartuko dugu. GUESALAZ atalean bailararen egunari buruzko web orrialde bati lotura bat dago (Diario de Noticias).
 
Argazkiak

Sekzio berri bat, Henry Leanerts homenaldia Santa Lucia egunean. IRURREko argazki bila jarraitzen dugu. Zure kaxoi eta albumetan berriz bilatu herrixkaren edozein argazki aurkitzeko, antzinekoak, gaurkoak, jaiak, erromeriak,... nahi duzuna. Eta gurekin harremanetan jarri webgunean sartzeko. Aurtengo jaixetako argazki bila gabiltza bereziki eta laster jaixetako kronika webean izango dugu, animatzen bazara, badakizu. E-mail ESKERRIK ASKO

 
Kantutegia IRURRE WEBean, beste proiektu berrian gaude lan egiten, herri kantutegi bat prestatzen gaude, BESTE ZENBAIT atalean lan honi buruzko informazioa eta atal bat zuen kantu eskaerak jasotzeko dago. Sartu guri laguntzeko kantutegia prestatzen.
 
Bailararen eguna Abuztuaren 28 an Muniainen aurtengo BAILARAREN EGUNA edizioa izan zen. Egun horretako argazki eta erraizunen zain gaude, gure e-mail helbidea bidali, momentuz, GUESALAZ atarian DIARIO DE NOTICIASi lotura jarri dugu.
   
Euskara IRURRE WEB euskaraz geldituta dago, gure ideia bi hizkuntzeko orrialdeak batera publikatzea zen baina ezin izan dugu, badaukagu jendea itzulpenak egiten, laster dena itzulita izango dugu, eskerrik asko.
   
  Azken orduko berriren bat edo hemen sartu behar den zeozer baduzu, jarri harremanetan gurekin,posta elekronikoa.