argazki gehio
hemen
GOR eta Nafarroko Bertsozale
elkarteak argitaratuko duten diskan
parte hartuko dugu.
Hona hemen grabazio eguneko
irudiak hala nola kantaren hitzak eta kanta
honen musika puxka.
ufestuek@baztan.org
___________________________
<
BIDESEINDEI BAI !!
Azken aldian gure inguruan
Ez dugu mamu eskasik
Bordetan nekez aitu daiteken
Jauregietako solasik
Pirinioak zeharkatzeko
Ematen baute urratsik
Lezezulotan ez da faltako
Basajaunaren karrasik !
Herriei sarri ebasten dakute
Berezkoa dugun hitza
Zuhaitzei itzala xoriei kantua
Ta goizari bere intza
Esfaltoz nekez hobe daiteke
Nafarren elkarbizitza
Mugak desegiteko garaietan
Gehiago jartzen dabiltza !!
Garapen hutsak batzuen begiak
Nabarmen ditu lurrundu
Norabide okerreko autobiak
Dirua soilik lagun du
Abeltzainen, mendi eta lurren
Etorkizuna ilundu
Kanpoko hiriak hurbildu eta
Etxeko herriak urrundu
Nahiz ta lurretik bereizten saiatu
Sarri nafartar erroa
Nahiz eta botereak non nahi zabaldu
Mehatxuaren orroa
Elkartu ezkero etorkizunez
Beteko dugu zorroa
Bere lurra sendo zainduko baitu
Batzen bada Nafarroa !!
Hitzak : MIkel Altzuart
Musika : Ufestuek
Urriaren 25ean EstudioXXIn
grabatua. Nafarroako Bertsozale
elkarteak GOR disketxearekin
batera fite argitaratuko duen diskan
aterako den kantua da.
DURANGOko FERIAN salgai
paratuko dute !!
KANTUA ( puxka ) aditu nahi ?
hemen