Patio Maravillas, Madrid,
2008ko Otsailak 3. Prentsa komunikatua
VdeViviendak, Martxoak
batean etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizaziora deitzen du bere lehen
Espainiar Estatu mailako asanbladen topaketan.
Etxebizitza eskubidea
gauzatzeko ia bi urteko borrokaren ostean, etapa aldaketa bat bizi dugula
egiaztatzen dugu, iruzur aldaketa den etapa aldaketa: "Inoiz ez
behera"-ren engainutik eta etxebizitza beti errentagarri den inbertsio
gaitzat jotzetik, partidu politikoek gauzatutako iruzur elektoralistara pasatu
gara, non etxebizitza eskubidea aipatuz boom inmobiliarioarekin aberasten
direnei, arazoaren sortzaile izan diren horiei, finantzaketa publikoz lagundu
besterik ez diete egiten.
210 euroko laguntzari
"Renta básica de emancipación" deitzea, edo sektore pribatuan
saltzerik ez duten stock soberakinei zein alokairura zuzendu barik merkatu
librea gizentzera zuzentzen diren etorkizunerako promozioei etxebizitza publiko
izendatzea bezalako "neurriak" dira engainu honen adibide.
Horregatik gizartea berriro
deitzen dugu Martxoak 1ean, lotsagabeko agintza elektoralen enkantearen erdi
erdian: Egun horretan gure eskariak berriro kalera aterako ditugu.
Asanblada bakoitzak bere
ingurunean lan egiten du. Gainera, Espainiar Estatu mailako lehen topaketa
honetan espekulazioa eta urbanismo bortitzari aurre egiteko proposamen
batzuetan bat egiten dugla egiaztatu dugu:
1. Plan urbanistikoen
atzerapena, hauek interes orokorrak gidatuak ez diren bitartean, herriaren
egiazko partea hartzean gauzatuta.
2. Etxebizitza eskubideari
dagozkion datuen gardentasuna: Pisu hutsen zentsua, etxebizitza eskaleen zentsu
bakarra, lurraren jabeen zentsua.
3. Ingurugiroaren eta
gizarte sarearen hiri espazioen harrapakin prozesuaren iraulketa.
4. Etxebizitza publikoaren
parke zabal baten sorrera , gizarte alokairupean eta merkatuak baztertutako
herritarren benetako eskariari erantzuna emateko gai. Horretarako pisu hutsak
lehenetsiko dira, eraikuntza berrien ordez.
5. Erabili gabeko espazioen
berrerabilpenarenaren despenalizazioa.
6. Finantza enpresek
familien zergatze jasanezinaren arduraren jabetzea.
7. Espekulazio
immobilizazioa eraginkorki zigortzen duten neurri fiskalak .
Martxoak 1ean gure buruaz trufa egitea onartzen ez dugula frogatuko dugu, Iruzurren denbora agortu da. Etxebizitza duinaren alde.